FUTBOLA

Udako futbol kanpusa Igorren

Erredakzinoa 2026ko maiatzaren 12a

CD Arratiak Udako futbol kanpusa antolatu dau bagilerako. Kanpusa bagilaren 22tik 26ra egingo dabe, goizeko 9:30etik 14:00etara. 2014 eta 2021 urteen artean jaiotako neska-mutilentzat izango da, eta hainbat jarduera egingo ditue astean zehar: jolasak, ginkanak, urtekerak eta teknifikazino saioak, besteak beste.

Parte hartzeako prezioa 100 eurokoa da, eta antolatzaileek azaldu dabenez, gosaria eta kamisetea prezioaren barruan sartzean dira. Izena https://labur.eus/arratiafutbola helbidean egin behar da eta horretarako atzen eguna bagilaren 10a izango da. Kanpusa aurrera eroateko gitxieneko partaide kopurua behar dala jakinarazo dau Arratia futbol taldeak.

Informazino gehiago jasoteko, antolatzaileek telefono zenbaki bi eta helbide elektroniko bat ipini ditue eskura: 94 631 57 04 eta 747 452 538 eta cdarratia@cdarratia.com.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!