TAILERRA

Ukenduak egiteko tailerra Kubulun

Ager Barragan 2026ko maiatzaren 12a

Gaur, hilak 12, Sendabelarren ezagutza eta erabilera: ukenduak egiteko tailerra antolatu dabe Berbalagun taldeak eta Arratiako beste Udal batzuek, Igorreko Kubulu Euskaltegian arrastiko 18:00etatik aurrera.

Tailerra debalde izango da eta bertan, gure inguruan daukaguzan osabedarren erabilerea ezetu eta horreekaz ukenduak eta beste hainbat botika zelan egin ikasiko dabe tailerrera hurbiltan diranak. Antolakuntzatik adierazo daben moduan, osabedarrez inguratuta bizi gara baina ez dakigu horreen erabilera zuzena eta horregatik eurekaz “kozinatzera” joateko deia egin dabe. 

Parte harzteako arratia_berba@aek.eus helbidera idaztea derrigorrezkoa da, plaza-kopuru mugatua daualako.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!