BAKARRIZKETEA

Jon Plazaolaren ‘AA Aita’ bakarrizketea Igorren

Ager Barragan 2026ko maiatzaren 7a

Bihar, hilak 8, arrastiko 20:00etan taularatuko dau aktore eta umoregileak AA Aita, aitatasunaren gaineko umorezko bakarrizketea Igorreko Lasarte Aretoan.

Jon Plazaolak (Urretxu, 1982) lehen semea jaio eta jarraian estreinau eban Tu-Tum, Platz! bakarrizketea eta urte biko bira arrakastatsuaren ostean eta semea gehiago hazita, aitatasuna hartu dau barriro ardatz moduan AA Aita bakarrizketarako. 

Aktore eta umoregileak urte bi honeetan aitatasunak emon deutsan dana publikoagaz alkarbanatu gura dau bakarrizketa barri honegaz: "Esperientzia onak alkarbanatu eta funtsezkoena: oinazea monetizau". Holan, aitatasuna norbere patetismo eta ergelkeriaz berba egiteko atxakia izango da, baina batez be, gainontzekoen patetismo eta ergelkerian sakonduteko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!