MUSIKEA

Eingo taldearen ‘Musika kalean’ emonaldia Igorren

Ager Barragan 2026ko apirilaren 30a

Ekimena Lemoan hasi eban taldeak Kantu ta kontu batzarra izenpean. Oin Musika kalean izen barriagaz Igorreko Zekutze tabernara ekarriko dabe saioa gaur, hilak 30, 19:00etatik aurrera.

Eingo 2026 ekimenaren barruan sartuten dira Musika kalean-eko saioak, eta honeek Lemoa, Igorren eta Zornotzan egin eta egingo dabez aprila-maiatzeko eguen eta astegoien batzutan. Igorreko lehenengo saioa Eguzki tabernan egin eban Eingok eta gaur bigarrena egingo dau Zekutze tabernako terrazan. Saio guztiak ordu batekoak izango dira eta taldetik adierazo dabenez, edonork parte hartzeako saioak izango dira, guztiz inprobisauak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!