M1

Axular zabalduko dau Ernaik

Ager Barragan 2026ko apirilaren 30a

Bihar, maiatzak 1, Langileen Nazinoarteko Eguna dala-ta, hainbat ekintza antolatu dauz Ernaik Igorreko Axular Herriko Tabernan.

12:00etan, “M1 Langileok eragin” lemapean egingo dan eta Igorreko Kultur Etxetik urtengo dan LAB sindikatuaren mobilizazinoagaz eta honen osteko trikitilarien emonaldiagaz hasiko dabe eguna. 14:00etan kantaldia egongo da Axularren eta 13:00etatik 15:00etara biharko prestau daben eguneko platera zortzi euroren trukean dastatuteko aukerea eukiko dabe Axularrera bertaratuten diranak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!