Gabirel Ezkurdia (Bilbo, 1966) politologo, idazle eta Euskal Herriko Unibertsitateko Geopolitikaz taldeko ikertzaileak, Ekialde Hurbilak gaur egun bizi dauan egoerea azalduteko berbaldia egingo dau Axular Herriko Tabernan gaur arrastian. Gerra, gatazka politikoak, hildakoak, ultimatumak, bake faltsuak... egoera larria bizi dabe Ekialde Hurbilean eta Ezkurdia egoerearen nondik-norako guztiak argitutera dator gaurkoan Igorrera.