Gaur arrastian, hilak 24, barriz, txikerrenentzako ikuskizuna eskainiko dabe 19:00etan Upo, Topotin eta Bartolina txiki pailazoek eta bihar, hilak 25, izango da urteurreneko jai nagusia. Goizez azokea eta herri kirolak, eguerdian bazkaria eta gauez kontzertuak (Boogie Riders, Gailu, Nize eta DJ Agata Lagata) egongo dira; arrastiz, Kintoen Eguneko egitaraura batzeako deia egin dabe.
Asanbladakideek begitun azaldu dabenez indarrezko kaleratzea saihestuteko Sabadell Bankuagaz negoziazinoak aurrera doaz eta hurbilduteko “frututxoren bat” bat emon dau; halanda be, onartu dabe alde bakotxaren eskakizunak urrun manteniduten dirala. April amaierara arte daukie akordio batera heltzeako, bestela, epaiketea egongo da barriro.