JAIAK

Igorreko kintoek zapatuan daukie zitea

Ager Barragan 2026ko apirilaren 24a

Ardoa Barrura fanfarriak girotuko ditu Igorreko kaleak goizez zein arrastiz.

Bihar, hilak 25, ospatuko da Kintoen Eguna eta kuadrillen bazkariez gainera, eguna girotuteko hainbat jarduera antolatu dira.

Urtero-urtero batzean da Igorren, urtean behin, kinta bereko jentea bazkari bat egiteko baina pasau dan urtera arte, kuadrilla bakotxak bere aldetik antolatuten eban kintadea. Pasau dan urtean baina, danak egun berean batzeako ekimena urten zan eta izan eban arrakastea ikusita, aurten be egin da belaunaldi guztiek Kinto Eguna egun berean ospatuteko deialdia. 

Goizez, 11:00etatik aurrera, herri kirol erakustaldia egingo da. 12:00etan, Ardoa Barrure fanfarrea urtengo da herritik zehar 15:00etara arte ibilteko eta arrastian be urtengo dira, 18:00etatik 20:00etara arte. Horrezaz gainera, 20:30ean, Gauargi erromeria taldeak kontzertua eskainiko dau, Elexalde kalean ipiniko dan oholtzan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!