ERROTA FUNDAZINOA

Biherko Arratia: etorkizuna alkarregaz eregiteko hitzordua

Errota Fundazinoa 2026ko apirilaren 21a

Bihar, aprilaren 22an, arrastiko 18:30ean, Igorreko Kultur Etxean, Biherko Arratia Plan Estrategikoaren aurkezpen saioa egingo da.

2025ean, Arratiako udalak, hezkuntza arloko eragileak, Gorbeialde Landa Garapen alkartea eta Errota Fundazinoko patronatua eta langileak alkarlanean ibili gara Arratiaren biharko erronkak eta aukerak aztertzen. Lanketa parte-hartzaile horren emaitza da Biherko Arratia, bailararentzat datozan urteetarako ikuspegi partekatua eta lehentasunak zehazten dituan plana. 

Hasikeratik helburua argia izan da: arratiarentzat datozan hamabost urteetarako norabidea adostea, erronka nagusiak identifiketea eta danon artean partekatutako ikuspegia eregitea. Ez da dokumentu tekniko hutsa; eragile desbardinen artean egindako hausnarketa kolektiboaren emaitza da, eta etorkizunari begira hartutako konpromiso bateratua. 

Aurkezpen saioan prozesuaren nondik norakoak azalduko dira, zehaztutako erronkak partekatuko dira eta 2040ra begira landuko diran bost proiek- tu estrategikoak aurkeztuko dira. Baina, horrezaz gainera, ekitaldiak badauka beste helburu garrantzitsu bat be: hemendik aurrerako bidea alkarlanean egiteko beharra azpimarratzea. 

Saioa irekia izango da eta arratiar guztiei zuzenduta dago. Izan be, 2040an gura dogun Arratia danon esku dago. Oin arte parte hartu dogun eragileen lana erakusteaz gain, herritarrak be proiektu honen parte izatera konbidau gura doguz. 

Horregatik, aprilaren 22an Igorrera hurreratzera animau gura zaituegu, etorkizuna alkarregaz eregiteko helburuagaz. 

Etorri, entzun, partekatu eta izan Biherko Arratiaren parte.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!