Ttanttaka Teatroak Harkaitz Cano idazleak landutako album ilustratu bat dan antzezlana dakar barikuan, hilak 24, Igorrera, Mundua pitzatuta dago, baina hantxe gabiltza oinez. Fernando Bernuesen antzezlan baten oinarrituta eta Isabel Hergueraren ilustrazinoakaz, liburutegiei eta literatureari egindako omenaldia da obrea, gaztetxoak literaturearen mundura hurreratuteko asmoagaz. Antzezlana liburu aurkezpen baten atxakiagaz hasiko da eta ipuinak berak hartuko dau bizia.
Sinopsia:
Alabeagaz zelan komunikau ez dakien aita batek paperezko hegazkin bat bialduten deutso egunero balkoitik, agur esateko. Hegazkinotan idatzitako mezuen bitartez, aitak literatura-misinoak ipinten deutsaz alaberari, liburuzain zorrotz baten konplizidadeagaz argitu daizan. Holan, liburuen eta bizitzearen arteko loturea ezetuko dau neskatoak. Urte asko geroago, oin idazlea dan alabea, liburutegira bueltauko da bere lehenengo liburuan jaso dauan iniziazino-esperientzia hori kontetako.