BERBALAGUN

Berbalagunek andra kirolarien mahai-ingurua antolatu dau Igorren

Ager Barragan 2026ko apirilaren 17a

Argazkia: Jokin Gurtubai / @gurtu.visuals

Arantzarteko jantzaldia eta Arratiako hainbat kirolariren testigantzak izango dira gaur, hilak 17, Igorreko Lasarte Aretoan.

Arratiako Berbalagun taldeak, AEKren ekimenez euskaldun zahar eta barriak batuz euskerea praktikan ipintea helburu dauan egitasmoak, zita berezia antolatu dau hilaren 17rako. Hitzordua Lasarte Aretoan izango da, 19:00etan.

Ekitaldian, Arantzarteko jantzarien jantzaldiaz gozatzeko aukerea egongo da, eta, horrezaz gainera, hainbat andrazko kirolariren testigantzak entzuteko tartea be izango dabe bertaratzen diranek.

Mahai-ingurua Arratiako gazte feministek osotzen daben Orratzak taldeko kideek gidatuko dabe. Bertan, batez be Arratiako hainbat kirolarik hartuko dabe parte: besteak beste, Arratia futbol taldeko Nerea Beitia lemoaztarrak eta Olaitz Arroyo igorreztarrak; Ruth Linaza herri kirolari lemoaztarrak; Oneka Aierdi korrikalari igorreztarrak; Harriti giza proba taldeko Urtza Sarrionandia tiralari igorreztarrak; eta Durangoko Jai-Alai taldeko kideek.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!