Asanbladakideek azaldu dabenez, indarrezko kaleratzea saihestuteko Banco Sabadell-egaz negoziazinoak aurrera doaz eta hurbilduteko “frututxoren bat” emon dau; halanda be, alde bakotxaren eskakizunak oindino urrun dagozala onartu dabe. April amaierara arte daukie akordio batera heltzeako epea; bestela, epaiketea egongo da barriro.
Lehenengo hamabostaldian bertsoak eta poesia buztartu eta Olaia Inziarte zein Indigo-ren kontzertuakaz gozatu ostean, bigarren txanpan sartzean da urteurreneko egitaraua.
Holan, gaur, aprilak 17, umorea izango da protagonistea. 20:00etan, Manex Astigarraga umoregilearen Margolari bakarrizketeagaz barre egiteko aukerea egongo da Kiñu Gaztetxean bertan. Ekitaldi honek urteurreneko ospakizunari jarraipena emongo deutso, hurrengo egunetan antolatutako jardueren atariko modura.