eraso matxistea

Iruñeako erailketa matxistea salatuteko elkarretaratzea deitu dau Arratiako Mugimendu Feministak

Asier Abrisketa 2026ko apirilaren 14a

2026ko laugarren erailketa matxistea salatuteko elkarretaratzea Igorreko errotondearen aurrean egingo da hilaren 15ean, 19:00etan.

Domekan 37 urteko andra bat hil zan Iruñeako Sanduzelai auzoan etxe bateko hirugarren pisutik jausi ostean. Udaltzaingoak gizonezko bat atxilotu eban hortik gitxira, andra horrengandik ipinitako urruntze agindu bat urratuteagaitik eta oin, zer gertatu zan ikertuten dabiz. Euskal Herriko Mugimendu Feministak hilketa matxistea salatu dabe eta Arratiako Mugimendu Feministak mobilizazinora deitu dauz arratiarrak aprilaren 15erako. Igorreko sarrerako errontondan egingo da elkarretaratzea, 19:00etan.

Iruñeakoagaz, 2026an, hiru andra hil dira gizonen eskutik Euskal Herrian. Atzena oin hamar egun izan zan, Basaurin, eta honen aurretik, zezeilean bere bikotekidearen eskuetan hil zan andra bat Sarrigurenen (Nafarroa). Gainera, martiaren 21ean Irungo andra bat hil eban bere bikotekideak Zaragozan eta joan dan astelehenean, Berrizen gizon bat atxilotu eben andra bat labankadaz hilten saiatu ostean.

2003tik, 136 andra eta 13 ume hil dabez gizonek Euskal Herrian. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!