Bihar, aprilak 15, izango da hileko Igorreko Zineklub saioa, betiko lez Lasarte Aretoan 20:00etan. Oingoan proiektauko dan pelikulea Rams (El valle de los carneros) (Grímur Hákonarson, 2015) da. Filmak Gummi eta Kiddi anaien istorioa kontetan dau; 40 urte daroez berbarik egin barik, baina artaldea salbau beharrak barriro batuarazoko ditu. Filmak landa-bizitza eta familiako hartu-emonen konplejutasuna lantzean ditu tonu intimista bategaz.
Pelikula honek film onenaren sariak irabazi ebazan jaialdi ugaritan 2015ean, berbarako, Cannes, Valladolid, Hamptons eta Zurich-eko zinema jaialdietan.
