Lan honen ardatza diran andra arrasatear bien testigantzak entzungo dira, eta tarteka narratzaile bik lau ataletan, apurka-apurka, suminetik eta saminetik bakera eroango deuskue. Ikus-entzunezko lan proposamena bi hilketek eragindako doluetan biztutako sentipenak eta hausnarketak lagunduko dabez literatura erreferentziek, irudiek eta musikeak.
Bihar, hilak 11, goizeko 11:00etan, ikus-entzunezko lanaren gaineko mahai-inguru irekia egingo dabe Lasarte Aretoan. Bertan, Iñaki Peña zainketa aringarrietako medikua eta Marta Sariñena dolu prozesuetan aditua dan psikologo eta terapeuteagaz berba egin ahalko dabe hurbiltan diranek.