Lari Produkzioak konpainia Maria Urcelay eta Yogurinha Borovak 2019an eratutako Meri, Mari eta Lari ikuskizunagaz jaio zan. Bertan genero eta familia eredu desbardinak, eta honeek erabakiteko askatasuna, landu ebezan. Zaintzaren dantza antzezlanak jarraipena emoten deutso gaiari, mezua zaintzearen eta amatasunaren eremu desbardinetara zuzenduaz: andrak, erantzukidetasuna, autozaintzea eta inguruaren zaintzea.
Meri protagonistea dan istorio honetan, bederatzi hilebetez haurdun egon ostean, ama izango da eta tartean, galdera ugari etorriko jakoz burura. Galdera horreeri erantzuna topetako, genero ez-bitarreko bere lagun Mari izango dau alboan eta bere ikuspegi irekia izango dau lagungarri.