Hileko Igorreko Zineklub saioa gaur, hilak 18, egingo da Lasarte Aretoan betiko lez, 20:00etan hasita. Oingoan aukeratutako filma Memorias de un cuerpo que arde Antonella Sudasassi Furniss costarricarrar zinema zuzendariaren 2024an estreinautako film dramatikoa da. Andra nagusien sexualidadearen birraurkikuntzearen gainean egiten dau berba pelikuleak eta honen gainean solasalditxoa egiteko aukerea be eukiko dabe gerturatuten diranek.
Errealidade kutsu sakonak dituan istorio honek hainbat sari eta izendapen garrantzitsu izan ditu. Holan, Berlingo Nazinoarteko Jaialdiko publikoaren saria eta Zinema Iberoamerikarraren Platino Sarietako zerrendako aktore onenaren saria (Liliana Biamonte) irabazi ebazan. Horrezaz gainera, 2025eko Goya Sarietako pelikula iberoamerikar onenaren izendapena eta Platino Sarietako gidoi onenaren eta aktore onenaren izendapenak be izan ebazan, beste batzuen artean.
Sinopsia
Sexualidadea tabua zan garai errepresibo batean hazi ziranez, 70 urteren bueltan dagozan Ana, Patricia eta Mayelak arauetan eta itxaropen inplizituetan oinarritu eben andra izateak zer esan nahi dauan. Oin argi eta garbi berba egitera ausartzen dira. Hiruren oroitzapenak, sekretuak eta irrikak modu poetikoan alkartzen dira: andrek beren istorioak pantailatik kanpo kontetan dabezan bitartean, euren belaunaldiko beste emakume baten gorputza osotuko dabe.