Arratiako Bertso Eskoleak urtero antolatuten dauan saiora punta-puntako bertsolariak konbidau ditu aurten be: Nerea Ibarzabal markinarra, Txaber Altube abadiñarra, Miren Amuriza berriztarra eta Joanes Illarregi leitzarra egongo dira kantetan.
Nerea Ibarzabal lautan egon da atzen hamar urteetan Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean eta 2021ean eta 2023an eskuratu eban txapela, 2022an Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalistea be izan zan. Txaber Altubek birritan irabazi eban Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketea eta atzen urteetan Bizkaikoan aritu da. Miren Amurizak hainbat txapel irabazi ebazan gaztetan eta atzen urteetan, Bizkaiko txapelketetan zein Bertsolari Txapelketa Nagusian faltau ezin dan bertsolaria da. Joanes Illarregi da lauretatik gazteena, halanda be, 2022an BTNko finalean izan zan eta Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalean lautan izan da finalistea, 2025ean txapeldunorde be izanda.