GIZARTEA

“Besarkada maitekorra” lapurretaren inguruan ohartarazpena egin dau Igorreko Udalak

Erredakzinoa 2026ko martxoaren 18a

Igorreko Udalak herritarrak ohartarazo ditu atzen egunotan adineko personen kontrako lapurretak salatu diralako, “besarkada maitekorra” izeneko metodoaren bidez.

Udalak azaldu dauanez, persona ezezagunek biktimen espazio pertsonala inbaditzen dabe, laguntza eskatzeko atxakia erabiliz, eta kontaktu fisikoa topetan dabe. Holan, momentu horretan, bitxiak, erlojuak edo diru-zorroak lapurtzea izaten da helburua.

Horren aurrean, herritarrei adi egoteko eskatu deutse, eta ez fidatzeko gehiegizko gertutasuna edo kontaktu fisikoa topetan daben ezezagunakaz.

Holangorik gertatu ezkero, 112 telefono zenbakira deitzeako gomendioa egin dau Udalak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!