BBK Mendi Film Festivalen Mendi Tour ekimenaren baitan, mendiaren gaineko laburmetraien birea martxan dago aurten be. Urtero lez, Lemoako Ganzabal Mendi Taldeak Igorreko Lasarte Aretora ekarri dauz filmetako batzuk.
Bihar saioak 19:30ean hasiko da, gitxi gorabehera 21:30era arte eta beste lau film egongo dira ikusgai. Sarrerea doban izango da. Bigarren saioan, hau da, biharkoan Aldabide, Dear Superhero, Into Altai eta K2 Mon Amour proiektauko dira.
Sinopsiak:
Aldabide (Jon Mendizabal, 2025)
Euskal Herria, 12 minutu.
Oskar Etxebarria (ADES) eta Carlos Arranz (Takomano) espeleologoak Itzina mendigunearen barrunbeetan murgilduko dira, Gorbeiako bihotzean. Lurrazpian ostendutako mundu bat da, barrutik hutsa, eta sarbidea ur putzu estu baten daukana. Zerk erakarten dauz kobazuloetako urpekari honeek bertara? Euren grina, obsesinoa eta naturareagazko daukien sentimentu sakona ezetuko doguz.
Dear Superhero (Corinna Halloran, 2025)
Zeelanda Barria, 14 minutu.
Janina Kuzma eskiatzaile profesionalak haurdun geratzeko arazoak izan ebazan ia urte biz. 2024 hasikeran heldu zan haurdunaldi test positiboa, eta haregaz batera galdera barriak be sortu jakozan: zelan alda daike haurdunaldiak mendiagazko bere loturea? Mendiko gidari lana galduko leuke? Atleta profesionala zanez, epaitua izan eitekean? Ba, Prezeski mendian aurkitu eban bakeak lagundu eutsan bildur horreei aurre egiten. Atleta profesional bi, Leanne Pelosi snowboarderra eta Evelina Nilsson eskiatzailea, lagun eukazala, Zeelanda Barriko Hegoaldeko Alpeetara jo eban eskiatzera, eta han amatasunaren super-podereak deskubridu ebazan.
Into Altai (Yannick Boissenot, 2025)
Frantzia, 37 minutu.
Mongoliako Altaiko Tavan Bogd mendigunera jo dabe Camille Armand, Pierre Hourticq eta Victor Daviet eskia- tzaileek. Mendiak eta urruneko lurralde ezezagunak esploretea maite dabe. Tavan Bogd edo ‘Bost Mendi Sakratuak’, sinbolismoz eta kondairaz betetako mendigunea da. Aste biz, yurta bat kanpaleku nagusi daukiela, eskietan eta snowboardeko tauletan lurralde ha esploretako aukerea izango dabe. Baina, egiaz, zer da mendi hareetan bilatuten dabena?
K2 Mon Amour (Mathieu Rivoire, 2025)
Frantzia, 40 minutu.
2024ko udan, Liv Sansoz eta Zeb Roche K2 tontorrera igon ziran, 8.611 metrora, oxigeno artifizialik erabili barik, eta amets zoro bategaz: parapentean alkarregaz hegaz egitea gailurretik saltu eginda. Istorio hau K2 mendiaren edertasun basati eta gordinaren oda bat da, gailurrera igoteko saiakeratik harago.