ERRIGORA

Errigorako produktuen dastaketea Igorreko Kultur Etxean

Erredakzinoa 2026ko martxoaren 11

Argazkia: Errigora

Arratiarrek aukerea izango dabe Nafarroa hegoaldeko produktuak ezetuteko eta dastatzeko martiaren 11n, eguaztena, Igorreko Kultur Etxean. Berbalagunen barruan antolatutako dastaketea 18:00etatik 19:00etara izango da.

Ekitaldian parte hartzean dabenek Errigoraren bidez banatzen diran produktu batzuk probatzeko aukera izango dabe. Dastaketearen helburua da Nafarroa hegoaldeko ekoizleen lana ezagutarazotea eta herritarrei produktu horreek gertutik ezetuteko aukerea emotea.

Ekimen hau Errigoraren kanpainaren barruan antolatu da. Kanpaina horren bidez, Nafarroa hegoaldeko ekoizleen produktuak Euskal Herri osora zabaltzen dira, euskeraz etiketauta eta jatorrizko prezio justuan.
Aurten, gainera, Errigora Korrika 24-ren omendua da, euskerearen alde egiten dauan beharragaitik eta euskalgintzagaz daukan lotureagaitik.

Igorreko hitzordua aukera parebakoa da Errigoraren filosofia ezetuteko eta Nafarroa hegoaldeko produktuak dastatzeko. Gainera, egunotan zabalik dago Errigoraren otzarak eskatzeko epea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!