ELA, LAB, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek deituta, Hego Euskal Herrian greba orokorra egingo da datorren martitzenean, hilak 17. “Aberastasuna banatuteko, soldatak hobetu” lelopean egingo dira mobilizazinoak eta Arratian, martxan dagoz burruka eguna antolatuteko greba batzordeak.
Greba orokor eguneko Bizkaiko manifestazinoa Bilboko Plaza Eliptikotik urtengo da 12:30ean eta sindikatuen Arratiako militanteek BEGITUn aurreratu dabe, arrastian Igorren be egingo dala manifestazinoa, 18:30ean Kultur Etxeko plazatik urtenda.
Gazte batzordea
Gazte batzordearen hurrengo batzarra eguenean, hilak 12, egingo da, 18:00etan Igorreko Kultur Etxean. Zezeilaren 22an, gazte batzordeak agerraldia egin eban Artean, gazteak grebara batzeako animetako helburuagaz. Bertan adierazo ebenez, gazteek “prekariedadea modu gordinean” bizi dabe, etxebizitzearen prezioa eta bizitzearen kostua, “etenbarik gora” dabilen honetan. Holan, “lan eta bizi-baldintza duinak aldarrikatuteko” beharra adierazo eben: “Arratiako gazteok greba orokorrera deitzean dogu eta gazteriari greba komiteetan batutera animetan zaituegu. Gazteok greba orokorrera!”.