Bizkaiko Txirrindularitza Federakundeak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Laboral Kutxak urtero anbtolatuten daben Bizkiko txirrindularitza eskolen arteko Udaberri Kopako lehenengo lasterketea Igorren egingo dabe.
Hiru zirkuitu egongo dira. Lehenengoan, 800 metrokoa, haurrak hartuko dabe parte eta institutu eta eskoleari buelta bat emongo deutsie. Bigarrenean, 1.250 metrokoa, benjaminek hartuko dabe parte. Honeek Batzeko sarrerara arte joango dira han buelta emon eta lehenengo zirkuituko bueltea egiteko. Atzenak alebinak eta infantilak izango dira, honeek 2.000 metroko zirkuituan korriduko dabe. Lehenengo institutuari eta eskoleari bueltea emon ostean Garbigunera joango dira, bueltea emon eta Batzeko sarrerara arte gero eta atzenik polikiroldegiko sarreran amaituko dabe.
Honeek dira domekako lasterketetako ordutegiak:
· 09:30 – Dorsalen entrega
· 10:30 – Zirkuituaren errekonozimentua (10 min)
· 10:50 – Benjaminak (15 min)
· 11:10 – Lehenengo urteko Alebinak (20 min)
· 11:40 – Bigarren urteko Alebinak (20 min)
· 12:10 – Lehenengo urteko Infantilak (25 min)
· 12:45 – Infantil neskak (25 min)
· 13:20 – Bigarren urteko Infantilak (25 min)