Saioa bost eta hamabi urte bitarteko umeentzako dago gomendauta eta Bengoak dinoanez, "herri ipuinez" osotutako saioa da: "Betiko ipuinak, belaunaldiz belaunaldi zabalduta". Kontalariak zehaztu dauanez, ez dira Txanogorritxu eta Edurnezuriren istorioak: "Ahaztutako personaia asko dago gaur egungo umeak liluratu eta tarte on bat pasetako aukerea eskainiko deutsienak".