BERTSOLARITZEA

Ekhi Zuluagak ezin izan eban hurrengo fasera pasetea lortu

Ager Barragan 2026ko otsailaren 27a

Argazkia: Bertsoa.eus

Donibane Garaziko gaztetxean ospatu zan Gaztetxeak Bertsotaneko hirugarren kanporaketan, Ekhi Zuluaga bertsolari igorreztarrak ezin izan eban hurrengo faserako pasea lortu.

Nahiz eta Garaziko Gaztetxean egindako saioan, finalerdietara zuzenean joateko pasea Ander Sarriugarte eta Haira Aizpuruak lortu, Zuluagak saioa oso ondo joan zala eta bai publikoa eta bai bertsolariak oso “konektauta” egon zirala adierazo deutso BEGITUri. 

Bertsolari igorreztarrak azaldu dau, saioetan egiten diran ariketak marko tradizionaletik urten eta publikoak disfrutetako eginda dagozala eta gero publikoak botoen bidez irabazleak aukeratuten dauzala eta oingoan, nahiz eta hurrengo fasera ez pasau, egindakoagaz oso pozik dagoala eta “repeskea”-ren zain geratuten dala.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!