JAIALDIA

Gazte Topagunearen aurkezpenak Igorren

Ager Barragan 2026ko otsailaren 26a

Argazkia: Gazte Topagunea

Aurten Abadiñon, aprilaren 2tik 5era, “Ekinez independentzia” lelopean ospatuko dan Gazte Topagunearen aurkezpenak egingo dira Arratia BHI Institutuan eta Axular Herriko Tabernan.

Lehenengo aurkezpena gaur goizeko 11:00etan Arratia BHI-ko aretoan egin dabe eta bertan, hiru egunetarako bonuak merketuteko aukerea be egon da. Bigarren aurkezpena barriz, Axular Herriko Tabernan egingo da bihar, hilak 27, arrastiko 18:30etik aurrera. Biharko aukezpenean hiru ekimen egingo dira, lehenengoa 18:30ean koaderno apaingarri tailerra egingo dabe, ostean 19:30ean aurkezpen ekitaldia eta atzenik, 21:00etan, Ganibet taldearen kontzertu akustikoa egongo da ikusgai.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!