FEMINISMOA

Gaur egingo dabe aurtengo Ganbara Feminista antolatuteko bigarren asanbladea

Ager Barragan 2026ko otsailaren 26a

Gaur, hilak 26, arrastiko 19:30ean aurtengo Ganbara Feministaren programazinoari atzen ikutuak emoteko, bigarren asanblada irekia egingo dabe Kiñu Gaztetxean.

Aurtengo Ganbara Feminista Areatzan ospatuko da martiaren 7an. Nahiz eta ia egitarau osoa zarratuta egon, hurrengo zapatuan egingo diran ekitaldi, tailer eta abarren atzen ikutuak emon eta atzen detaileak lotuteko, gaur, zezeilaren 26a, bigarren asanblada ireki bat egingo dabe Igorreko Kiñu Gaztetxean.

“Gazteok Arratie antifaxista eta feminista” lelopean ospatuko dan hirugarren Ganbara honetan, personek norbanako moduan parte hartuko dabe Arratiako Gazte Egun Feministan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!