Pailazoen Katxiporreta kooperatibeak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak alkarlanean landu eben ume eta familientzako zuzendutako Zerua lapurtu dute! ipuin eta diskoa, Karmele Gorroñoren ilustrazino eta Xabier Zabalaren musikeagaz. Oin, astronomia, argi kutsadurea, pantailen erabilerea eta naturearen zaintzealango gaiak jorratuten dauzan proiektu pedagogiko hau taularatuten dabiz Porrotx, Marimotots, Pupu, Lore eta bidelagun izango daben Birtxi farozaina, Virginia Garcia Aranzadiko astronomia saileko dibulgatzaileak gorpuztuta.
Sinopsia
Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore arduratuta dagoz izarrik ikusten ez dabelako. Zer gertatu da zeruagaz? Lapurtu egin al deuskue? Birtxi farozainaren laguntzeagaz urdin infinitura abiatu dira izarren bila... unibersoaren sekretuak ezetutera, urrunera begiratuz barrura begiratuteko! Etorri gura?