GIZARTEA

Sei urteko kartzela zigor biri aurre egiteko alkartasun jaialdia hilaren 28an

Erredakzinoa 2026ko otsailaren 24a

2020an Bartzelonan poliziak indarrez hustu eban eraikin baten atxilotua izan zan Arratiako herri mobimentuko kideak bagilean izango dau epaiketea.

2020ko urtailean, Bartzelonako Olzinelles kaleko okupatutako eraikin bat indarrez hustuteko operazino baten atxilotuak izan ziran Bartzelonako etxebizitza mobimentuko kide bi, salatu dabenez, “muntai polizial baten ondorioz”. Euretako bat bertakoa eta Arratiako herri mobimentuko kidea be bada eta auzipetutakoei lagunduteko, alkartasun jaialdia antolatu da Igorren hilaren 28rako. 

Olzinelles Absolució Elkartasun Jaialdia 18:30ean hasiko da, Axular Herriko Tabernan egingo dan etxebizitza sindikatu desbardinen arteko mahai-inguruagaz. Bartzelonako kasua urteteaz gainera, gaur egun gure inguruan dagozan kasuak be aitatuko dira. Mahai-ingurua amaituta, Kiñu Gaztetxean izango dau jarraipena jaialdiak, kontzertuakaz. Konbidautako bandak TOC rock taldea, Borla pop-rock taldea eta arteako Foterie rock taldea izango dira. Amaituteko, Zeberioko DJ Matxinada bikoteak ipiniko dau musikea jaiagaz segiduteko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!