KONZENTRAZINOA

Erailketa matxisten aurkako konzentrazinoa gaur Igorren

Ager Barragan 2026ko otsailaren 23a

Argazkia: Naiz.eus

Pasau dan barikuan Sarrigurenen gertatutako erailketa matxisteari gaitzespen erantzun instituzional bat emoteko, Arratiako Mungimendu Feministak konzentrazinoa antolatu dau gaur, arrastiko 19:00etan, Igorreko errotondearen aurrean.

30 urteko gizon batek bere emaztea arma zuri bategaz hil eta ama larri zauritu eban pasau dan barikuan Sarrigurenen. Atzo, ehunka lagun bildu ziran Iruñean atzen hilketa matxistea gaitzesteko. Mugimendu feministak kasu isolatua ez dala ohartarazo eban eta indarkeria matxista egiturazkoa dala salatu. Antolatzaileek erakundeei baliabide gehiago eskatu deutsee, gizonei jarrera eta konplizidade matxistak apurtuteko deia eginez.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!