BERBALDIA

Liztor asiarraren inguruko berbaldia Igorren

Erredakzinoa 2026ko otsailaren 17a

Liztor asiarraren inguruko berbaldia antolatu dabe Igorren, datorren barikurako, hilak 20. Saioa 18:00etan izango da, Kultur Etxean.

Berbaldian, liztor asiarraren egoerea aztertuko dabe, batez be 2025ean gertatutakoa, herriko gaur egungo egoerea eta 2026rako jarritako helburuak azalduz. Antolatzaileen esanetan, herritarrei informazino zuzena eta baliagarria eskaintzea da helburu nagusia.

Horrez gain, tranpen barriztatzearen garrantzia azpimarratuko dabe, baita erakargarriak banatzeko ekimenaren inguruko azalpenak emon be. Helburua herritarren inplikazinoa handitzea da, liztor asiarraren hedapena kontroletako.

Antolatzaileek herritar guztiak konbidau dabez saiora hurreratutera eta gai honen inguruko informazinoa jasotera.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!