Gazteek daukiezan gatazkak ardatz modura daukan telesail labur hau Eitb-ko Primeran plataforman egongo da ikusgai eta euren artean independiente diran lau kapitulok osotuko dabe. Horreetako kapitulo bakotxean, persona gazte bik topo egingo dabe leku jakin baten eta lehenengo aldiz zeozer gertatuko da. Alkarren artean gatazka bat biziko dabe personaiek eta gatazka hori zelan gestionetan daben eta horreri zelan topetan deutsien soluzino bat azalduko dau kapitulo bakotxak.
Telesailean figurante moduan agertu gura dauanak Instagrametik mezu zuzen bat bidali beharko dau Kiñu Gaztetxearen edo Jone Arriolaren kontuetara.

Jone Arriola
Telebistan lan egiten dauan gidoilari eta zuzendari elgoibartarra da Arriola. 2021ean Tabakalera2DEO deialdiaren laguntzeagaz, gazteei zuzendutako Larrugorritan fikzinozko telesailaren proposamena burutu eban eta 2023an, Dena Asmatuta Dago deituriko bere lehen film laburra zuzendu eban; honegaz lortu eban Lekeitioko Zine Bileran Urrezko Antzarra. 2024an, bere bigarren film laburra, Hor Konpon, egin eta Zinebi64 zinema jaialdian estreinau eban. Hor Konpon filmagaz HuheZinema festibalean “Berria” saria irabaztea lortu eban.