LITERATUREA

Atxagaren atzen eleberria Igorreko Literatura Tailerrean

Erredakzinoa 2026ko otsailaren 13a

Igorreko Literatura Tailerreko taldea hilebete bakotxeko astelehen baten batzean da Esti Vivanco idazleagaz liburu baten gaineko lanketea egiteko. Saioa hilaren 16an arrastiko 17:00etatik aurrera egingo da eta oingoan aukeratutako liburua Bernardo Atxagaren Enarak (Pamiela, 2025) da, idazle asteasuarrak adierazo dauanez, bere atzen nobelea izan dana.

Hurrengo astelehenean, hilaren 16an egingo da saioa, Kultur Etxeko goiko gelan, 17:00etatik 18:30era arte. "Nobela honetako narratzaileak Arroagoia inguruko mendiak poliberdeak dirala dino. Estilo berean adierazota, bildur barik segurtatu leiteke irakurleak poliatseginez irakurriko dauala Enarak: suspensea aurkituko dau haren orrialdeetan, umorea, sakontasuna, lengoaiaren erabilera arina, ausardia. 

Urtain da nobela honen lehenengo personaia; pintore profesional bat, atzena. Enarak be hor dagoz, etenbarik hegaz segundoko hamar metro eginaz", dino sinopsiak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!