KARTEL LEHIAKETEA

Igorreko Jaietako Kartel Lehiaketea

Ager Barragan 2026ko otsailaren 12a

Zabalik dago aurtengo Igorreko jaietako kartel proposamenak lehiaketara aurkeztuteko epea. Bere idea aurkeztu gura dauanak martiaren 31ra arte eukiko dau denporea.

Hemen aurkeztuko diran proposatutako lanak euki behar dabezan espezifikazinoak:

· Kartelak 59,6 zentimetroko altuerea eta 42 zentimetroko zabalerea euki behar dau, baina lehiaketara A3 formatuko paperean aurkeztu behar da.

· Kartelak egiteko edozein arte-teknika erabili ahal da.

· “Igorreko jaiek ekainaren/bagilaren 5etik 14ra” testua derrigorrez egon behar da kartelean.

· Proposamenak Igorreko Kultur Etxean aurkeztu behar dira, obra sinatu barik eta gutunazal itxi baten egilearen datuak jarrita.

· Kartel proposamenak aurkeztuteko atzen eguna martiaren 31, martitzena, izango da eta obrak aprilaren 13tik 22ra Kultur Etxean bertan egongo dira ikusgai bozkaketea egiteko.

· Irabazten dauan proposamenaren egileak, Igorreko dendetan gastetako 200 euro irabaziko ditu.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!