Joseba Olagarai eta Martxel Larrazak landutako erakusketa honek LGTBIQ+ personen nortasunak eta bizi-esperientziak ezetutera emon gura dauz. Horretarako Iker, Itziar, Markel, Dom eta Harrieten erretratuak eta lekukotzak batu dabez, helburu bategaz. "Euskal landa-eremuan eta euskeraz be, posible dala queer izatea eta herrian bizitea".
Euren errelatoen bitartez, errealidade kolektibo bat erakusten dabe eta umezaroa, armairua, estigma, tradizinoa eta diskriminazino egoerak zelan bizi izan dabezan kontetan da.