Hilero lez, Igorreko Zineklubak proposamen barri bat dauka, film bat ikusi eta honen gainean solasalditxoa egiteko. Bihar egingo da, 20:00etan, hileko saioa eta aukeratutako pelikulea La librería (Isabel Coixet, 2017) da. Drama hau 1950 inguruko herri txiki ingeles baten dago girotuta eta sari ugari jaso ebazan Goya Sariak moduko hainbat jaialditan.
Sinopsia:
Florence Green Hardboroughera heldu da, 50eko hamarkadako Ingalaterrako kostaldeko herri lasai batera, berak eta bere senarrak alkar ezetu ebenean imaginau eben ametsa betetera adoretuta: liburu-denda bat zabaltzea urruneko urigune handietan gertatzen ziran gizarte-iraultzetatik urrun egoan leku baten. Euren ilusinoek Violet Gamarten erresistentziakaz topo egingo dabe, bere idulkitik herrikideen bizitzea menperatzen dauan dama handi baten erresistentziagaz.
