Zezeilaren 7an, Zurrunka Teatro konpainiako Eñaut Gorbea eta Roberto Castro "Boti" Igorreko Lasarte Aretoan izango dira, 19:00etan Pulcinella Txio-Txinella antzezlana taularatuten. Aktoreak eta txotxongiloak buztartuten dauzan obra hau Napoliko (Italia) komedia tradizionalean dago oinarrituta, zehazki, Pulcinell personaian. Personaia honek 500 urtetik gora daroa Napoliko herriaren espiritua ordeztuten. Pulcinell plebeioaren irudia da, bizitzearen zailtasunen aurrean, irribarretsu aurrera egiten dauan personea. Lau urtetik gorako umeentzako zein helduntzako gozamenerako da antzerkia.
“Pulcinellak bizitza biziteko daukan modu propioa partekatuko deusku; bizigogoa, askatasuna, bizitzaren zailtasun eta proben aurrean beti nekagaitz eta original. Maitasuna, poderea, berekoikeria, traizinoa, bizitza eta heriotza moduko kontzeptuak berba gitxigaz eta ekintza askogaz transmitidutako istorioaren ardatz bihurtuten dira, umore barregarriaren, erritmo ikaragarriaren eta zuzeneko musikearen bitartez, non umeek bakarrik ez, baita helduek be, beren izate sentikor eta inuzenteagaz txotxongiloen magia beren estilo eta esentzia garbienean konektatu eta gozatu ahal izango daben”, dino sinopsiak.