GIZARTEA

Kiñu Gaztetxearen aldeko manifestazinoa eta erresistentzia jaialdia Igorren

Ager Barragan

Gaur, hilak 6, Igorreko Kiñu Gaztetxea indarrez hustuteko Sabadell Bankuaren saiakeren kontrako manifestazinoa egingo da Igorren, 18:00etan Kultur Etxeko plazatik urtenda.

Jentetzak gaztetxearen alde Igorre zeharkatu ostean barriz, Erresistentzia Jaialdia egingo da gaztetxean bertan. Ateak 21:00etan zabalduko dira eta Sua eta Adurren kontzertuak egongo dira ikusgai. Gero, jaitxoagaz segiduteko DJ Lamia Marik hartuko dau musikearen ardurea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!