ARANTZARTE

Arantzarte jantza taldearen 50. urteurreneko bideoaren proiekzinoa Igorren

Erredakzinoa 2026ko urtarrilaren 30a

Gaur, hilak 30, proiektauko da Lasarte Aretoan jantza taldearen 50. urteurrenean grabautako bideoa 18:30ean eta Gabonetako jantzaldia bihar, hilak 31, egingo da kiroldegian.

Arantzarte Dantza Taldeak 50 urte bete ebazan 2024an eta urteurrena dala-ta, hainbat jarduera antolatu ebazan urte haretan zehar. Maiatzean ospatu zan jaialdi nagusia astegoien oso batean zehar jantza, musika, bazkari, azoka eta herri kirol erakustaldien artean, tartean Gozategiren kontzertua. Bariku haretan, txupinazoa bota eta jantzaldia egin eben Arantzartekoek eta bertan egon ziran kamarak, ekitaldia grabetan. Sortutako bideoa urtailaren 30ean, barikua, proiektauko da Igorreko Lasarte Aretoan, 19:00etan. 

Hurrengo egunean barriz, zapatua, Igorreko kiroldegian urteroko Gabonetako emonaldia egingo dabe Arantzarteko jantzariek 18:30etik aurrera. Kittu, Zornotzako taldearen zuzeneko musikeagaz, "jantza tradizionalak eta ez hain tradizionalak" egongo dirala aurreratu dabe Arantzartetik. Adin guztietako jantzariek hartuko dabe parte, 80tik gora. Nagusien taldea, umeak eta ikastaroko adin guztietako jantzariak egongo dira bertan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!