AZEMARROIA!

Azemarroia! kanpainea Igorrera helduko da zapatuan

Erredakzinoa 2026ko urtarrilaren 28a

Zenbat dakigu birziklatzeari buruz? Galdera horretatik abiatuta, Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako “Azemarroia!” kanpaineak geldialdia egingo dau Igorren, urtarrilaren 31n, goizeko 10:30etik 14:30era bitartean, herritarrak hondakin organikoen kudeaketearen inguruan sensibilizetako asmoz.

Ekimenaren bidez, herriko Lehendakari Agirre 31n jarritako gune baten, bisitariek aukerea izango dabe modu atsegin eta parte-hartzailean ikasteko zer bota behar dan eukiontzi marroira, zein ohitura izan daitekezan egokienak etxean hondakinak sailkatzeko eta ze onura dakarren birziklatze zuzenak ingurumenarentzat zein herriarentzat.

Antolatzaileek azpimarratu dabe hondakin organikoen gaineko bereizketa egokia funtsezkoa dala sortzean dogun zabor kopurua murrizteko eta baliabideak hobeto aprobetxetako. Horregaitik, Azemarroia kanpaineak informazinoa emoteaz gainera, galderen eta dinamiken bidez, herritarren parte-hartzea topetan dau.

Herritar guztiak konbidauta dagoz ekimenera hurbiltzera eta birziklatzeari buruz dakiguna probatzera. Kanpaineari buruzko xehetasun gehiago Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunean aurkitu daitekez.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!