KIÑU GAZTETXEA

Kiñu Gaztetxearen kontrako epaiketea

Ager Barragan 2026ko urtarrilaren 26a

Bihar, hilak 27, goizeko 10:00etan Kiñu Gaztetxearen etorkizunaren epaia emongo dauan epaiketea hasiko da. 09:30ean egin dabe deialdi publikoa gaztetxeko asablandakoek.

Arriskuan dagozan beste gaztetxe batzukaz hainbat ekitaldi eta barikuan Igorren egindako konzentrazinoaren ostean, bihar, martitzena, erabakiko da Kiñu Gaztetxeak hemendik aurrera hartu beharko dauan bidea eta gaztetxearen etorkizuna Durangoko epaitegian. “Negoziau guran gabiz eta Sabadell bankua presionetan gabiz negoziazino horreek aurrera eroan ahal izateko” adierazo eban Kiñuko asanbladakide batek.

Zezeilaren 6an be, arrastiko 18:00etan, gaztetxea indarrez hustutearen kontrako manifestazinoa egingo da Igorreko Kultur Etxetik hasi eta herri guztian zehar. Ostean, erresistentzia jaialdia egingo da Kiñun bertan, 21:00etatik aurrera.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!