INAUTERIAK

Igorreko Inauteriak antolatuteko batzarra

Ager Barragan 2026ko urtarrilaren 20a

Gaur, hilak 20, Igorren zezeilaren 13 eta 14an ospatuko diran Inauterietan egingo diran ekintza eta honeen nondik norakoak prestetan hasteko batzarra egingo dabe arrastiko 18:00etan.

Bilerea Igorreko Kultur Etxeko 1. Tailerrean egingo da. Herritarrei bilerara joan eta bertan euren proposamen eta eretxiak emoteko gonbidapena luzatu deutse Kultur Etxeko antolakuntzak, danon artean, herriak disfrutauko dauan Inauteri egunen egitaraua antolatuteko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!