Igaz be, bete-beteta egon zan Igorreko Kiñu Gaztetxea eta aurtengoa ez da gitxiago izango. Atzen edizino bietan lez, Urte Barri Oi!-k punk-rock eta oi! doinuak dakarz Igorrera. Kaos Urbano talde madrildarra da kartelburua. 1996tik dago taldea martxan eta estadu mailan, punk-oi talde entzutetsuenetarikoa da gaur egun be.
Gainontzeko talde guztiak, euskal herritarrak dira: Algortatik MadSkins, Durangaldetik Nekktar, Iruñatik Attürri, Goierritik Aurrez Aurre, Bergaratik No Limits, Elorriotik Fitoskins eta Arrasate-Bogotatik DJ ChicasBeat. Fitoskins-ek gainera, Urte Barri Oi!-ko lehenengo edizinoa zabaldu eban taldeak, Umiltasuna diskoa aurkeztuko dau Kiñun.