Gorostidi Donostia eta Brooklyn artean bizi dan euskal zinemagilea da. Arte Ederrak ikasi ebazan, Zinema eta Ikus-entzunezko Ikasketa Garaikideetan Masterra dauka eta bere lanak nazinoarteko zinema-jaialdi eta museoetan proiektau dira.
Filmaren sinopsia:
Donostia, 1978. Ur-kontagailuen fabrikako langileak batzarrean bildu dira greba bat eztabaidatuteko, baina azkenean ez dabe aurrera egin. Erreminduta, inkonformistenek eremu intimoagoetara bideratuten dabez gizartea aldatuteko asmoak. Batzuk fabrikatik joan eta mendietako komunidade isolatu baten integratuten dira. Bertan, dozenaka gaztek bilaketa bizia egiten dabe esperientzia katartiko partekatuen bidez.