Oingoan aukeratutako pelikulea Ziad Doueiri zuzendari libanoarraren 1998ko West Beirut filma da. Gatazka politikoa eta gerrea, gaztetasuna eta maitasuna buztartuten dituan film honek kritika profesional oso onak izan ebazan eta 1998an, Valladolideko Gaztetasun Saria eta Torontoko Jaialdiko FIPRESCI saria jaso ebazan.
Bertan, Beirut mendebaldeko gazte musulman biren istorioa kontetan da, Tarek eta Omar. Libanoko guda zibilean zehar dago girotuta, 1975etik aurrera. Hasikeran abentura lez hartzean daben gatazkea gitxika-gitxika tragedia nazional bihurtuten da. Bitartean, Tarek eta Omar filmak grabetan ibiliko dira eta biak ezetuko dabe maitasuna, May neska kristauataz maiteminduko diralarik.