Nekatutak-ek Euskal Herriko aretoetan izan eban arrakastearen ostean, Antton Telleria umoregileak bere bigarren stand up comedy ikuskizuna aurkeztuteko biran dago murgilduta: NININI. Hileon, urtailaren 17an, Igorreko Kultur Etxean egongo da Telleria hau aurkeztuten, 20:00etatik aurrera. Telleriak berak dino, ikuskizun honek ez dauakala zerikusirik aurrekoagaz: “Ikuskizun hau desbardina da, konkretuki, okerragoa”.
Telleriak berak dinoanez, bakarrizketa hau “egolatriari eginiko oda bat da”. Holan, Telleriak bere buruaz egingo dau berba etenbarik. Halanda be, “zintzotasun ariketa” bat be ei da, bere burua biluztuko dau-ta: “Metaforikoki eta metaforikoki bakarrik, danon hobebeaharrez. Umoregileak bere buruagaz dauakan harremanaz, bere izen eta izanan, bere bikotekideak, komikoa izateaz eta bertsolaria izateaz egingo dau berba, besteak beste. Webgunean mundu guztia konbidetan dau emonaldia ikustera, beragaz barre egitera edo berari barre egitera bada be.