FRONTENISA

Arratiako Frontenis Txapelketea jokatuko da Igorren

Ager Barragan 2026ko urtarrilaren 9a

Bihar, Hilak 10, 2026ko Arratiako Frontenis Txapelketea jokatuko dabe Igorreko kiroldegian, 16 bikotek, goizeko 09:15etik aurrera.

Txapelketea 09:15ean hasi eta egun osoan zehar luzatuko da. Goizean, final-zortzirenak jokatuten hasiko dira eta arrastian barriz, final-laurdenak, semifinalak eta final handia jokatuko dabez sailkatuten diran bikoteek. 

Finalean irabazten dauan bikoteak txapela eta dirua eroango dauz etxera eta bigarrenak barriz, bakarrik dirua.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!