PELOTEA

Urteroko pelota partiduak Igorren

Ager Barragan 2026ko urtarrilaren 8a

Beste urte batez, aurten be, urteko lehenengo txanpan egiten diran pelota partiduak jokatuko dira bihar, hilak 9, Igorreko kiroldegiko frontoian arrastiko 19:00etatik aurrera.

Partidu bi egongo dira, bata bikote mistoakaz eta bestea pelotari profesional erretiraduakaz. Lehenengo partiduan Olatz Arrizabalaga eta Eneko Artarazek osotutako bikoteak Amaia Aldai eta Imanol Agirreren aurka jokatuko dau. Bigarrenean barriz, Oinatz Bengoetxea eta Titin III.ak osotutako bikotea Mikel Goñi eta Izkander Torralbak osotutakoagaz lehiatuko da.

Sarrerak Igorreko kiroldegian eta Kultur Etxean erosi ahal dira 5 euroko prezioan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!