ALKARTASUN JAIALDIA

Alkartasun jaialdi solidarioa Kiñu Gaztetxean

Ager Barragan 2026ko urtarrilaren 8a

2020ko urtailean, Bartzelonako Olzinelles kaleko okupatutako eraikin bat indarrez hustuteko operazino baten atxilotuak izan ziran Bartzelonako etxebizitza mobimentuko kide biei, bata Arratiako herri mobimentuko kidea, lagunduteko bigarren alkartasun jaialdia antolatu dabe zezeilaren 28rako.

Atxilotuak izan ziran kide bakotxari 6 urteko kartzela zigorra eskatuten deutsie eta 2020tik lau aldiz luzatu dan prosezu judizialeko gastuei aurre egiten lagunduteko antolatu dabe ekimen hau Igorreko Kiñu Gaztetxean. Jaialdian bildutako diru guztia kasuaren kudeaketarako sortu dan “Olzinelles Absolució” plataformara bideratuko da.

Gaur, hilak 8, arrastiko 18:00etan, auzolana antolatu dabe pankartak egiteko gaztetxeko beheko pisuan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!