ziklo-krosa

Euskadiko Txapelketea irabazi dau Manu Quintanillak

Asier Abrisketa 2025eko abenduaren 31

Domekan jokatu zan txapelketea Segurako V. Ziklo-kros Sarian eta igorreztarrak eroan eban Master 50/60 kategoriako sari nagusia.

Manu Quintanilla txirrindulari igorreztarrak oingo denporaldirako helburu moduan hartu eban aurten be, pasau dan denporaldian lez, Euskadiko Txapelketea irabaztea eta domekan lortu eban txapela janztea. Segurako V. Saria izan da aurtengo Euskadiko Txapelketako egoitzea eta Master 50/60 kategorian lortu eban Igorrekoak lehenengo postua. 44:22ko denporan lortu eban Quintanillak helmugara ailegetea eta honen atzetik egon ziran Ivan Lopez, 28 segundoko aldeagaz, eta Carlos de Miguel, 38 segundo beranduago. Oin, Igorrekoak Espainiako Txapelketea prestatuten ipiniko dauz indar guztiak, denporaldiko atzena. Hau urtailaren 10ean jokatuko da, Tarancon-en (Cuenca).

Quintanillak ezetuten ez eban zirkuitua zan Segurakoa baina entzunda eukan arriskutsua dala. Igorrekoak BEGITUn azaldu dauanez, “dana emon barik, baina gogor” urten zan hasikeran, ez zalako lehenengoa sartu gura lupeztutako lehen landan; horretarako, laugarren postuan kokatu zan. Aurrerago, 300 metroko asfaltautako aldapa aprobetxau eban lehenengo ipini eta bigarrenari alde erosoa manteniduta, lasterketea irabaztea.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!